XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hauek dira dolmen hontaz jasotako oharrak: Biribilean 16 metro ditu.

Alturarik handiena 1,60 m.

Hareharrizkoa da hau ere, eta materia berdinezko lurretan dago.

Bost metro inguruko zulo bat du erdian eta metro bat baino gehiago sakon, non aurkitzen diren hobiaren bi losa handi erorita.

Zuloaren azalean burdina zati bat eta hezur batzuk aurkitu genituen, eta S. C. N. Aranzadi Elkargora bidaliak dira.

Itsasotik 1.043 metroko altura.

I. G. C.-eko 1:50.000 maparen 113 (Salvatierra) orrian dituen koordenadak, luzegoan, ; zabalgoan, .

Dolmenetik hartu genituen orientazio magnetiko batzuk, hauek dira: Narbaja 200ampdeg;, Salvatierra 190ampdeg;, Aloña-mendiko gurutzea 10ampdeg;.